Azken orduko berriak

Espainiako Kopa - Finala

Athletic

Athletic

Zelaia: Vicente Calderon

Hiria: Madril

Epailea: Fernandez Borbalan

0

3

LEHEN ZATIA JOKOAN

0-1: Pedrok (2m.)
0-2: Messik (20)
0-3: Pedrok (24m.)

Bartzelona

Bartzelona

Bartzelonaren 0-3koa, Pedrok

44. MINUTUAN DOAZ / Erraz ari da Bartzelona, eta gol aukera ugari sortzen. 24. minuturako jarri da 0-3 irabazten. Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; De Marcos, Javi Martinez, Muniain; Susaeta, Llorente, Ibai Gomez. Bartzelona: Pinto; Montoya, Pique, Mascherano, Adriano; Xavi, Busquets, Iniesta; Pedro, Messi, Alexis. 

Bideoa kargatzen ari da...

Txistu ugari Espainiako ereserkiari

Espainiako erregea estadioan ez zela-eta ereserkia asko laburtu dute. Athleticeko eta Bartzelonako milaka eta milaka jarraitzailek jo dituzte txistuak. TVEk izugarri jaitsi du giroko soinua.

Bideoa kargatzen ari da...

Giroa bero-beroa egon da Athletic Hirian

Athleticen gunea goizean zabaldu dute Jose Anjel Iribar atezain ohiak eta Josu Urrutia presidenteak, eta egun osoan animazioa izan da. Madrilgo Udalak Gatiburi jotzeko baimena ukatu zion arren, bozgorailuetatik haren musika ozen entzuten da. Bideoa: Athletic Hirian giroa.

Bideoa kargatzen ari da...

Auzitegi Nazionalak ez ditu ikertuko txistu egitera deitu dutenak

Eloy Velascok argitu du kereila ez dela oinarritzen gertatu den ezertan, baizik eta agian gerta daitekeen zerbaitetan; horregatik bota du atzera. Bideoa: Martxel Toledo Esaiteko kidea, Madrilen.

Bideoa kargatzen ari da...

BERRIAren eta Vilaweben gehigarri berezia banatzen, Madrilen

Madrilgo Athleticen eta Bartzelonaren guneetan 5.000na ale banatu dira. Arratsaldean, Bilbon 7.000 egongo dira eskuragarri, eta Bartzelonan 3.000. 

euskal herria

Hilketa izan den lekuan ertzainak-eta arratsaldean.
Hilketa izan den lekuan ertzainak-eta arratsaldean. / Monika del Valle, Argazki Press

Emakume bat hil dute Bilbon, labankadaz

Deustuan izan da hilketa, Ramon y Cajal kalean, 14:30 aldera, eta haren bizilagun bat atxilotu dute, gizonezkoa. 42 urte ditu hildakoak. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

KONPONBIDEARI BEGIRA

"Bake prozesua egonkortzeko estrategia bateratu bat bultzatzeko dauden oztopoak eta aukerak" aztertuko ditu HNTk datorren astean

Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak astelehenean eta asteartean Euskal Herrian izango dira, hainbat gai bertatik bertara ezagutzera, tartean Espainiako Gobernuaren "gizarteratze" plana eta Sorturen inguruan izan daitekeen erabakia.

EUSKARA

Erakundeetako ordezkariak, goizean.
Erakundeetako ordezkariak, goizean. / Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Diputazioa lankidetzan hasiko da Uemarekin eta Kontseiluarekin

Euskararen alde bi erakundeek egiten duten lana aitortu du Foru Aldundiak, eta hitzarmen bana sinatu du haiekin. Euskararen "arnasguneak" babestea eta indartzea izango dute xede, Martin Garitano ahaldun nagusiaren esanetan. 

ITALIAKO GIROA

Kreuziger garaile, eta Rodriguezek lidergoari eutsi dio

Hesjedal sailkapen nagusiko bigarrena orain hamazazpi segundora dago, gaur liderrari tarte bat jan ostean. Nieve zortzigarren sailkatu da, eta Intxausti 40 minutura iritsi da. Bihar, Mortirolo eta Stelvio mendateak izango dituzte; etzi amaituko da Giroa, Milanen, 30 kilometroko erlojupekoarekin.

ARGAZKIAK

Ikastetxeetako jangeletako elikagai subirania hizpide liburu batean

Ikastetxeetako jangeletako elikagai subirania hizpide liburu batean

Nafarroako intsumisioari buruzko liburua

Nafarroako intsumisioari buruzko liburua

Murrizketen aurka larru gorritan, Iruñean

Murrizketen aurka larru gorritan, Iruñean

Presoen argazkiak erakusteagatik epaitutakoei babesa

Presoen argazkiak erakusteagatik epaitutakoei babesa

Eguna iruditan

COLETTE CAPDEVILLE (FRANTZIAKO ALDERDI SOZIALISTAKO HAUTAGAIA)

"Orain Frantziak parte hartu behar du bake prozesuan"

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan bosgarren barrutian aurkeztu da Colette Capdevielle. Uste du baduela aukera Jean Grenet diputatua garaitzeko, nahiz eta hark irabazi dituen bozketak azken bi aldietan; azken bozak sozialistek irabazi izanak ematen dio baikortasun hori.

Motzean

Guztiak ikusi »